XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(,,), hilabete berberara ailegatu izanak kidetasun aparteko bat emango balio bezala.

Gabon aurreko egun haietan sentitu zuen lehenengo aldiz sabeleko larridura hura.

Oinazerik ez, larridura bakarrik, estuasun bat.

Baina lastoak presentatzen zuen lepoa ikusi bezain laister lasaitu zitzaion.

Txanda horretan, lehenengo begiradarekin batera sentitu zuen gorputz eskale hura ukitzeko beharra.

Hainbeste hilabete zai. Zeren, tristezian itotako ahots batez esan zidanez, azkeneko gabonak pasaez gero Corok ez baitzuen haurtxoa imaginatzerik izan, baratzeko loretan etengabe bilatu bazuen ere.

Corok ez zuen orduan bertan umea ukitu.

Ezin erabaki zuen kontatu zidan gero, pisu haundiko problema bat azaltzen duenak erabiltzen duen doinu makalaz umearen zein parte ukitu lehenago: begietan musu bat eman, ala eskubiko eskuan ezkutatzen zen behatz lodi gaixoa laztandu.

Umeak bigunago zirudien, eskatiago.

Sekula umerik izango ez duten emakumeek batzutan sentitu dezaketen bezala.

Ondo begiratuta, belaun gaineko zuloekin batera, urte horretan beste bi kabi aurkitu zituen bizkargainetan.

Eta ez zegoen argi bedeinkazio keinu hura ez ote zen norbaiten eskuaren eske egindako seinale bat.

Urtez urte haurtxoak sortzen zion emozioaren indarra sendotu egiten zen.

Hirugarren txanda honetan gertatutakoa kontatzean Corok erabiltzen zituen hitz eta doinuak ia irratiko nobelatan entzuten direnetakoak ziren, pausak egiten zituen, ahotsa moldeatzen zuen.

Superiora ez zen, aurreneko urtetan bezala, Corok lanari harrapatzen zion denboraz kezkatzen.